XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesusek ihardetsi zion: Izkiriatua da: gizona ez da bakharrik ogiz bizi, bainan Jainkoaren ahotik atheratzen den hitz oroz.

Orduan debruak ereman zuen hiri saindurat, han eman zuen temploaren gain-gainean, eta erran zion: Jainkoaren Semea balinbazira, aurdik-azu zure burua.

Ezen izkiriatua da: bere Aingerueri arthamendatu zitu eta beren eskuetan atchikiko zituzte, beldurrez-eta harri batean behaztopa ziten.

Jesusek ihardetsi zion: Bai eta izkiriatua da: Ez duzu tentatuko zure Jainko Jauna.

Debruak ereman zuen berriz mendi gora baten kaskorat.

Handik erakutsi ziozkan lurreko erresuma guziak eta erran zion: Horiek oro emanen dauzkitzut, ahuspez adoratzen banuzu.

Orduan Jesusek: Hoakit hortik, Satan; izkiriatua baita: Adoratuko duzu zure Jainko Jauna eta ez bertzerik zerbitzatuko.

Hortan debruak utzi zuen eta Aingeruak zerbitzatzerat jin zaizkon.